Plaza Barriako Sorginzulo tabernak irabazi du Artzain Idiazabal Gazta Pintxoaren hirugarren lehiaketa

uriola.eus 2014ko uzt. 4a, 09:28
Sagar pilpilarekin eta gazta kirriskagarri geruza batez estalitako gaztaz betetako txipiroia plantxan aurkeztu du.

Bilboko Alde Zaharreko Merkatari Elkarteak goizean banatu ditu Artzain Idiazabal Gazta Pintxoaren hirugarren lehiaketaren sariak irabazleei. Bozketan parte hartutako publikoaren artean opari-txartelak banatu ditu. Aurten Alde Zaharreko 20 establezimenduk hartu dute parte lehiaketan. Azkenengo edizioan agerian geratu da pintxoen kalitatea eta lanketaren hobekuntza bezeroengana hurbiltzeko estrategia gisa. Halaber, bai epaimahaiak eta bai publikoak sormen eta lanketarenganako apustua egin dute, baita zapore berritzaileen alde ere.

Bigarren postua

Bigarren saria Santa Maria kaleko Kasko jatetxeak jaso du.