uriola.eus

Emakumezkoen abortatzeko eskubideen aldeko dokumentala proiektatuko da Bilborocken

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra
Yo decido. El Tren de la Libertad dokumentala emakumezko hainbat zinemagile, zuzendari, muntatzaile, produktora, gidoilari eta argazki zuzendarien elkarlanaren emaitza da.

Uztailaren 10ean, 19:30ean proiektatuko da Yo decido. El Tren de la Libertad dokumentala BilboRock aretoan. Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroak eta Simone de Beauvoir Talde Feministak antolatuta, ikus-entzunezko lana emakumezko hainbat zinemagile, zuzendari, muntatzaile, produktora, gidoilari eta argazki zuzendarien elkarlanaren emaitza da.Lana joan den otsailaren 1ean garatu zen Madrilen, Tertulia Feminista Les Comadres eta Asturiasko Mujeres por la Igualdad de Barredos en Pola de Laviana taldeek Gobernuak ezarritako abortoaren kontrako erreformaren aurka abiatutako manifestazioetan, hain zuzen. 

2014/07/10 19:30 - 21:00

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa