Bilboko alkateak Zazpi Kaleetako balkoi dekorazio lehiaketaren irabazleak saritu ditu

uriola.eus 2014ko uzt. 8a, 14:00

Epaimahai espezializatu batek aukeratu ditu balkoi irabazleak. Lehenengo saria bizikletaren erabilera goraipatzen duen material birziklatuekin apaindutako balkoiak irabazi du.

Gaur goizean banatu ditu Ibon Areso Bilboko alkateak Alde Zaharreko balkoi dekorazio lehiaketako sariak Zazpi Kaleetako Merkatari Elkarteko arduradunak lagunduta. La Bolsa eraikinean aurrera eraman da ekitaldia, non, balkoi ederrenak eta WhatsApp bidezko lehenengo mugikor bidezko argazki lehiaketako irabazleak saritu diren. Zazpi sari banatu dira guztira, horietatik lau, epaimahai espezializatu batek aukeratutako balkoi ederrenek jaso dituzte. Guztira 3.700€ banatu dira sari gisa hainbat erosketa-txartelen bidez. Halaber, publikoak ere bere iritzia eman ahal izan du Alde Zaharrean eskuragarri ipini diren papertxoen bitartez eta 350 pertsona iguruk bozketan parte hartu dute parte.

Lehenengo saria

Lehenengo saria Itziar Cortazar Alde Zaharreko bizilagunak eskuratu du Victor kaleko etxeko balkoian bizikletaren alde egindako dekorazio berritzailearengatik.

 

[Zazpi Kaleetako balkoien dekorazio lehiaketari hasiera emango zaio astelehenean]