Bilboko ume eta gazteek erraldoiak dantzatzen ikasteko aukera dute

uriola.eus 2014ko uzt. 16a, 08:30

Ondalan Erraldoi Konpartsak Euskal Museoko klaustrora eramango du bere dantza eskola, uztailean hiru egunez. Bertan, ume eta gazteek euren neurrira egindako erraldoiak dantzatzen ikasteko aukera dute.

Sei urtetik 14 urte bitarteko gazteek euren neurriko erraldoiak dantzatzen ikas dezaten hiru saioko kurtsoa eskainiko du Ondalan konpartsak uztailean Euskal Museoko klaustroan, gaur hasita.

Erraldoien dantza eskola

Egunak: uztailak 17, 24 eta 30

Ordua: 11:00

Iraupena: 2 ordu

Adina: 6 eta 14 urte bitartean

Inskripzioa: 3€

Oharra: Saio bakoitzean, Erraldoien Dantza Eskolak 24 ikasle onartuko ditu gehienez, eta gutxienez 5 lagunek eman beharko dute izena, ikastaroa egin ahal izateko.

Informazioa eta erreserbak: 944155423 / press@euskal-museoa.org