Bihar ospatuko da 2014ko Konpartsakide Eguna

uriola.eus 2014ko uzt. 18a, 09:00

Bihar, larunbata, Konpartsakide Eguna ospatuko da Areatzan. Beste urte batez, konpartsek pintxo lehiaketan parte hartuko dute eta ondoren, bazkaria egongo da. Arratsaldean, Garilak 26 taldeak kontzertua eskainiko du.

Urtero legez, aurten ere Konpartsero Eguna antolatu dute Bilboko Konpartsek eta larunbaterako, egitarau zabala prestatu dute. Kurrito eta Itziar Villafañezek azaldu digutenez, urteroko ohiturari jarraituz, pintxo lehiaketa egongo da eta gainera, bi konpartsa berri aurkeztuko dituzte; Trikimailu eta Munduko Jendeak, hain zuzen ere.

12:00etan abiatuko da jaieguna; umeentzako tailerrak, puzgarriak, txistorra eta piper banaketa eta pintxo lehiaketaren hasierarekin. Ondoren, 13:30ean, pintxoak aurkeztuko dituzte eta 14:00ak aldera, irabazlearen izena jakitera eman eta gero, sariak banatuko dira. 17:30ean, Garilak 26 taldearen erromeriaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren lagunek eta 19:30ean, Orkresta taldearekin kalejira egingo da Alde Zaharreko kaleetan barrena.