Joan den zapatuan Ikurriña. Geurea. Guztiona lelopean, elkarretaratzea eta omenaldia egin zioten Ikurrinari Arriaga plazan horren 120. urteurrena ospatzeko. Nabarmena izan zen omenaldian parte hartu zuten EAJko ordezkari kopurua. Gonbidatuen artean izan ziren Iñigo Urkullu lehendakaria, Ibon Areso Bilboko alkatea, Josu Erkoreka eta Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzako kontseilariak, Bakartxo Tejeria Eusko Jaurlaritzako presidenta, Pilar Garcia Salazar, Koldo Mediavilla, Gonzalo Saenz de Samaniego, Nekane Alonso, Txaro Goikolea, Xabier Agirre, Itxaso Atutxa eta Joseba Egibar EBBko burukideak, Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldeko idazkaria, Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatua, Ibone Bengoetxea Eudelen presidenta eta Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusiko presidenta.
Ikurrina, jazarria
Ikurrinak jazarpen gogorra izan zuela gogoratu du Andoni Ortuzarrek. "Uste izan zuten hura debekatuta sentimenduak isilduko zituztela. Baina oker zeuden", adierazi du. Gogoan izan ditu baita ere errepresio haren biktima izan ziren guztiak.