Israelek Palestinan egindako sarraskia errefusatu dute beste behin

uriola.eus 2014ko uzt. 15a, 08:38

150 lagun inguru batu ziren atzo arratsaldean Arriagako plazan Palestinaren askatasuna galdegiteko, hainbat eragile sozialek deitutako elkarretaratzean. Ostegunean manifestazioa egongo da 19:00etan Arriagatik abiatuta.

Jendetza bildu zen atzo, 19:30ean, Arriaga antzokiaren aurrean, Israel Palestinan egiten ari den sarraskia salatzeko. Elkarretaratzean, "Palestina askatu, boikot Israel" zioen pankarta zabaldu zuten eta aurrean, odolez beteriko izaren bitartez, Palestinak egun bizi duen egoera gaitzetsi zuten.

180 Palestinar baino gehiago hil dira, Israelek `Borde Protector´ izeneko operazioa hasi zuenetik aurreko asteko asteartean.

Egiptok erasoaldia gelditzeko su-eten proposamen bat aurkeztu zuen atzo eta bi aldeek gaur goizean eman behar zuten erantzuna. Israelek onartu egin du Egiptoren proposamena, baina Hamasen uztez, aukera horrekin, "okupaziopean" jarraituko dute. Palestinarrek argi ikusten dute, Egiptoren eskaintzaren asmoa, "erreberentzia bat eginez, mendekotasuna erakustea dela", beraz, hau alboratu eta borrokan jarraitzeko erabakia hartu dute, "martirren odolari leialtasuna agertuz". 

Elkartasun keinua Basauritik

Basaurin ere, Palestinari elkartasuna erakusteko ekintza bat egin zuten atzo gauean. Israelen produktuak boikoteatzeko ekintza izan da, hain zuzen ere. Gazte talde batek, herriko Carrefourra hormatu eta margotu du.

 

[2014/07/11] Protestak deitu dituzte Israelek Palestinaren aurka egindako erasoak gaitzesteko

[2014/07/14] Palestinaren aurkako erasoak gaitzetsi dituzte asteburuan