Goizalde guztion artean!

uriola.eus 2014ko uzt. 15a, 10:15

Ostegunean, uztailak 17, jai berezia antolatu dute Goizalde Kultur Elkartean. Urte luzeetan proiektua aurrera eramaten lagundu duten auzokide eta lagunei eskerrak emateko jaia izango da.

Bilbo Zaharreko Goizalde Kultur Elkarteak, auzotar eta beste hainbat lagunei, proiektua aurrera eramaten laguntzea eskertu nahi die. Gauzak horrela, ostegunean, jai bat antolatu dute 20:30etatik aurrera.

Musika egongo da, zozketa, parrilada eta jatekoa, Goizalde posible egiten duen jendeari eskeinia. Jai giroa nagusitzea bilatzen dute, giro polita sortzea eta jendeak parte hartzea.