'Eusko Labelekin hegaluze kanpaina' martxan jarriko dute gaur 10:30ean Erriberako merkatuan Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi Mariano Gomezek eta Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek. Ekitaldian parte hartuko dute Mercabilbao, Bilbao Zerbitzuak, Artxandako Ostalaritzako Goi Eskola eta Slow Food Bilbao-Bizkaia elkarteko kideek ere.
Aurkezpena egin ostean, Artxandako Ostalaritzako Goi Eskolako sukaldariek hegaluzea hainbat erara nola prestatu irakatsiko dute.