Eliz Musika Zikloa bihar hasiko da katedralean

uriola.eus 2014ko uzt. 17a, 07:50

Hainbat eliz kontzertu eskainiko dira Bilboko Santiago katedralean uztailaren bigarren eta hirugarren asteetan. Aurten organo kontzertuak eta La Katedraleko kapera musika eta Europako Medikuntza Ikasleen abesbatza eta orkestrak izango dira.

Bihartik uztailaren 25era arte, ostirala, ospatuko da Eliz Musika Zikloa Bilboko Santiago katedralean. Bihar 19:30ean hasiera emango dio ekimenak Patxi Garcia Garmilla organo-jotzaileak zuzendatutako organo kontzertuari. Asteazkenean, uztailak 23, 19:30ean Juan Paradell Sole Vaticanoko San Pedro Baselizako organista titularra izango da aldarean. Ostegunean, uztailak 24, 20:00etan katedraleko Kapera Musika abesbatza eta orkestak John Rutteren Requiem joko du. Ostiralean, uztailak 25, 20:00etan Eliz Musika Zikloari amaiera emango diote Europako Medikuntza Ikasleen abesbatzak eta orkestrak G. Faureren Requiem interpretatuz.

Sarrera librea eta doakoa izango da.

 

Egitaraua

Uztailak 18, ostirala

19:30 Organo kontzertua. Patxi Garcia Garmilla

Uztailak 23, asteazkena

19:30 Organo kontzertua. Juan Paradell Sole

Uztailak 24, osteguna

20:00 John Rutteren Requiem. Katedraleko kapera musika abesbatza eta orkestra

Uztailak 25, ostirala

20:00 G. Faureren Requiem. Europako Medikuntza Ikasleen abesbatza eta orkestra