Bilbo Zaharreko jaiek "nortasun eta xarma berezia dute"

uriola.eus 2014ko uzt. 24a, 11:18

Bilbo Zaharreko jaiak, San Inaziokoak bezala, gaur hasiko dira. Nortasun handiko auzoan "xarma berezia" dute jaiek. Berbena, elkartasun bazkaria, kukaina, Amparo Sanchezen kontzertua... ekintza ugari antolatu ditu Jai Batzordeak auzotarrekin batera. Iker Landajuelak hainbat xehetasun eman dizkigu.

Gaur hasiko dira Bilbo Zaharreko jaiak. Azken orduko zein prestaketa lanetan dihardu Jai Batzordeak?

Auzoa apaintzen ari gara. Berezko lana bi-hiru hile lehenago hasten da baimenen eskariarekin, Sorgin Gauaren prestaketarekin batera. Azkenengo arazotxoak ere egoten dira: argindarra beti izaten da arazo, Udalak ez du erraztasunak ematen, egitarauan zerbait hankamotz geratzen da... nerbioetatik jota egoten gara. 

Aurtengo egitaraua zabala da, zein ekitaldi nabarmenduko zenuke?

Kukainak urtero du arrakasta, jende piloa erakartzen du. Aurten larunbatean -uztailak 26- izango da 16:00etan. Elkartasun bazkari iznago da lehenago, auzoko jendea elkartu ohi gara gehinen bat. Larunbateko kontzertuetara kanpoko jendea etortzen da eta Amparok joko duela eta jendea pozik dgao, giroa sortuko du. Guri, auzo moduan, ostiraleko -uztailak 25- berbena gustatzen zaigu, musika herrikoia lotzen ahalegintzen gara. Egunik politena da ostirala, denok elkartzen gara plazan.

Jaien prestaketaren atzean dago Jai Batzordea. Zein zailtasun ditu bere lanean?

Jende gutxi gaude, beste auzoetan ere berdin gertatzen da. Lauspabost pertsonak hartzen dugu ardura eta ardura horiek nola banatu eta kudeatu izaten da gure erronka nagusia. Hurrengo ikasturtean jai batzordea berritu behar dugu; aro berri bat hasiko da. Hainbat urteren ostean jendea nekatzen da. Ematen du mundua bukatuko dela, baina beti agertzen da norbait, eta berriro jaiotzen da jai batzordea.

Merezi al du?

Bai, azkenean beti ondo ateratzen dira jaiak. Emaitza ona da. Gaur hasiko da erokeria, zurrunbiloan sartuko gara eta aurera eta aurrera egingo dugu jaiak bukatu arte. Jai politak dira Bilbo Zaharrekoak. Auzo txikia da gurea, nortasuna duena, xarma berezia, bere jaiek bezala.


 

Gaur, uztailak 24, Gazte Eguna ospatuko da eta hainbat tailer eta ekimen prestatu dituzte, ping-pong txapelketa eta ur guda, besteak beste. 19:30ean pregoia botako dute eta jai giroan sartzen joateko kalejira hasiko da 20:00etan. 21:00etatik aurrera kontzertuek lekukoa hartuko dute: Criaturas del Nervion, Izenik Ez, Vomitando Desperdicios eta Dub Aditz System taldeak izango dira.

Ostiralean, uztailak 25, jai batzordeak Elkartearen eguna antolatu du. Txokolatada goxoa, dantza eta serigrafia tailerrak egingo dira goizean, eta 15:00etan Iturburuko plazan Kultur Etxearen aldeko bazkaria egingo da, ondoren, zuzeneko musika eta ekimenak izango dira bazkalondoa alaitzeko. Bakarlariak eta amaitzeko Honat Erromeria izango da doinuz doinu eta dantzaz dantza gorputza piztu eta tentsioak askatzeko.

Larunbatean, uztailak 26, artisau azoka egingo da 10:00etan Martzana kaian. Ondoren, umeentzako gosaria prestatuko dute eta Txalaparta tailerra eta mus txapelketa jokatuko da. Indarrak batu eta giro onean sabela betetzeko, uskal preso politikoen aldeko herri bazkaria atondu dute 14:00etan. Txartela auzoko tabernetan salgai egongo da. 16:00etan ikuskizun herrikoietan arraskatatsu den Kukaina egingo da, zoria eta oreka jokoan ipiniko dituena. 20:00etan Bilbiko kaleak doinu gozoz eta ez hain gozoz beteko dituen kantu kalejirak lekukoa hartuko du. Eguna amaitzeko, Amparo Sanchez -Amparanoia ohia- eta Charlat 58 izango dira egurra ematen.

Igandean, uztailak 27, begiak argitasunera berriro ere eginez eta aurreko eguneko dezibelioen intentsitatea jaitsiz, Paella eta Tortilla txapelketak izango dira, ajea kentzeko aukera ezinhobea. Arratsaldean, herri karaokea izango da oraindik ahotsa geratzen zaien haientzako. 22:00etan amaiera emango zaie jaiei.