K2 tabernak Jon Ander Diez Ibañezen argazki erakusketa hartuko du irailera arte

uriola.eus 2014ko uztailaren 29a

Topikoetatik at, erakusketak hiriaren txoko ezberdinak protagonista bilakatzea du jomuga.

Jon Ander Diez Ibañez (Bilbon, 1984an jaioa) argazkilariaren erakusketa ikusgai izango da Bilboko Goienkale/Somera kaleko K2 tabernan. Hiri argazkilaritzan oinarrituz eta argi naturalaren jokoaz baliatuta argazki erakargarriak landu ditu Diazek, eta irailerarte hartuko du tabernak argazki erakusketa.