Atzerako kontaketa hasi da... badator Aste Nagusia!

uriola.eus 2014ko abu. 12a, 13:44

Larunbatean hasiko da Bilboko Aste Nagusia eta dagoeneko, hiria aste luze baterako prestatzen hasia da. Txosnak aurrera doaz eta agerian geratu da, txupina bota bezain laister, dena prest eukiko dutela.

Areatzan lan eta lan dabiltza konpartsetako lagunak, Aste Nagusiko txosna gunea izango dena prestatzen. Batzuk aurreratuago badaude ere, denek izango dute euren gunea larunbaterako prest. Urtero legez, apaintze lan handia dago eraikuntza erraldoi hauen atzean eta lan horrek, benetan ikusgarri bilatzatzen du hiriko Aste Nagusia.