Aste Nagusia 2014

Kaskagorrik egitarau berezia eskainiko du Bilboko jaietan 25. urteurrenagatik

uriola.eus 2014ko abu. 12a, 16:28

25 urte betetzen ditu kaskagorri konpartsak aurten, eta data honen harira, egitarau berezia antolatu dute. Aste barruan programaren nondik norakoak ezagutzera emango dituzte eta aurrerapen moduan, urteurrenaren abesti berria jendarteratu dute, Izan Kaskagorri.

Kaskagorri gazte konpartsak 25 urte betetzen ditu eta Aste Nagusiari begira hainbat ekintza antolatu dituzte. Konpartsakideek jakinarazi dutenez, ostegunean emango dute ezagutzera egitarau osoa.

Hala ere, aurrerapen modura, 25. urteurreneko kanta entzuteko aukera dugu dagoeneko eta astelehenean, abuztuak 18, 19:30etatik aurrera, Arriaga atzealdean egongo den kontzertu bereziaren berri eman digute. Hauek izango dira parte hartuko duten gonbidatuak: - Izerdi Gorriak (base musikal osoa), Maria Rivero (Siroka), Ibon (Itziarren semeak), Naroa (Pentatonix folk), Fermin Muguruza (clash band fushion sound sistem boom band international), Ines (Gose), Francis (Doctor Deseo), Zuriñe (Hesian), Igon (Mandoilek), Olatz (Izargi), Peio (Vendeta), Xabier Solano (Esne Beltza), Endika (121 krew), Patrol destroyers (Eneko), Arkaitz Estiballes (bertsolaria), Oihana Bartra (bertsolaria) eta Imanol Ituino (magoa).