Aste Nagusia 2014

Gora Somerak egitarau berezia prestatu du jaietarako kalea girotzeko asmoz

uriola.eus 2014ko abu. 13a, 15:24

2014ko Aste Nagusiari begira Gora Somera, Bilboko Alde Zaharreko Goienkaleko ostalari eta merkatarien elkarteak, programazio berezia antolatu du.

Ekimenaren helburu orokorra kalea girotzea eta Bilboko Aste Nagusiko jai egun batzuetan ekimen partehartzaileak bultzatzea da.

Astelehenean, abuztuaren 18an, 13:00ean, "Somera laguna" Bilboko Konpartsak elkarteko ordezkariei emango zaie, urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldi guztiak eskertzeko asmoz. Ekitaldi txikia antolatu dute kalean bertan eta ondoren, partaide guztien artean kalejira osatuko da.

Asteartean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Dr. Maha ́s miracle tonic taldekoak arituko dira. Kontzertu akustikoa eskainiko dute taberna batetik bestera, swing, rytm ́n ́blues eta mambo doinuekin kaleko giroa alaituz. Sari ugari jaso ditu talde bilbotarrak Euskal Herrian zein atzerrian. XX. mendearen hasierako music-halla omenduko dute, garai hartako jantziak, giroa, magia-trukoak eta umore dosi handia erabiliz.

Asteazkenean, 19:00etatik aurrera, Somera kalean Folk & Fire taldekoak arituko dira. Folk & Fire musikari bizkaitarrez osatutako elkartea dugu, folklore munduan hainbat urtetan lanean diharduena. Erritmo zein armonia desberdinen nahastean sortutako giroak ditu berezitasun bezala, beti antzinatik datozen melodiak oinarri hartuta. Emanaldiaren bitartez, beste garai batzuetara bidaiatzeko aukera izango dugu, Euskal Herritik hasita munduko bazter desberdinetara. Alboka, trikitixa, panderoa, whistlea, kajoia, zarrabetea, gaita... topaketa kultural honen protagonistak izango dira.