Heldu da Mari Jaia!

uriola.eus 2014ko abuztuaren 16a

Heldu da eguna eta pregoia eta txupina bota ondoren Marijaia Arriagako balkoira atera da. Asier Garciak argi utzi du bere pregoian, lan asko dagoela egiteko eta beharrezkoa dela "gizartearen izaera inklusiboa eraikitzea"; horretarako, bilbotar eta euskal herritar guztien beharra azpimarratu du, "elbarrituak gizarte eremu guztietan errespetatuak izan daitezen".