Aste Nagusiko astelehenean Kaskagorri Bilboko gazte mugimenduaren konpartsaren urteurrena ospatu zuten. Egun berezia izan zen benetan. Goizean, Bonbo Klap taldearen eskutik kalejira egin zuten; ondoren, konpartsakideen arteko bazkaria egon zen eta arratsaldean, Kaskaolinpiadetan ederki pasa zuten gazteek. Hala ere, Izerdi Gorria taldearen kontzertua izan zen hitzordu bereziena eta Arriagako atzekaldeko gunea gorarte bete zuena. Bertan parte hartu zuten besteak beste, Ines Osinaga, Alex Sardui, Hesianeko Zuriñe, Mikel Etxaburu, Kaskagorriko umeak, Fermin Muguruza, Itziarren Semeakeko Ibon, Francis, edota Xabier Solano.
Kontzertua 19:45 inguru hasi zen eta bertaratutako lagunak denbora luzez dantzan ibiltzeko aukera izan zuten.