Boga garagardoak dastaketa berri bat egin du Euskal Gunean

uriola.eus 2014ko abu. 21a, 10:58

Aste Nagusiaren baitan, Boga garagardoaren dastaketa egin zuten atzo eguerdian Euskal Gunean. Hainbat izan ziren bertaratutako lagunak eta proietuaren sustatzaileei euren iritzia eman zieten Bogaren behin betiko zaporea lortu ahal izateko.

Boga garagardoaren zaporea herritarren parte hartzearekin zehazteko asmoz, dastaketa prestatu zuten atzo eguerdian. Bertaratutako lagunek garagardo ezberdinak probatu zituzten eta ondoren, iritzia eman zieten proiektuaren kudeatzaileei.

Boga ekoizpen kooperatiba kalitate handiko garagardo naturala eskaintzeko jaio da. Asmoa, tokiko garapen ekonomikoan eta kulturalean eragingo duen artisau produktua egitea da.

Talde eragilea hainbat lan-arlotako gazte ekintzaileek osatzen dute eta denen helburua "bertoko enplegua sustatuko duen proiektu sendo/iraunkorra eraikitzea" da.

Dagoeneko 100 herritar, tabernari, elkarte eta konpartsa baino gehiagoren babes ekonomikoa jaso du proiektuak eta denak daude "norabide berean aurraun egiteko prest!". Oraindik ere Bogarekin bat egiteko aukera dago!

Zozketa

Boga garagardoak zozketa bat martxan jarri du. Abenduaren 21era bitartean, produktua kaleratuko duten egunera artea, izena eman daiteke eta irabazleak urtebeteko garagardoa debalde eskuratuko du. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du www.bogagaragardoa.com web gunean.