Aste Nagusia 2014

Pa...Ya konpartsak irabazi du aurtengo Aste Nagusiko Kanpaia

uriola.eus 2014ko abu. 21a, 20:00

Aurten, 2007an sariak sortu zirenetik, lehenengo aldiz jendearen Internet bidezko bozken bitartez aukeratu dituzte txosna dotoreenaren kanpaia saria eta txosna traketsenaren eulia saria. Asteazken gauerdiko hamabiak bitartean zegoen irekita bozkatzeko epea Bilboko Konpartsen webgunean.

Aurtengo Kanpaia Pa...Ya konpartsaren txosnak irabazi du 490 botorekin eta euliaren saria aldiz, beste behin ere, Irrintzi konpartsaren txosnarentzat izan da 273 botorekin. 

Beheko grafikoan jendeak emaniko botoak bildu ditugu. Kategoria bakoitzeko datuak aukeratu daitezke izenen gainean sakatuta.