Aste Nagusia 2014

Bertso giro ezin hobea sortu da Santiagon

uriola.eus 2014ko abu. 22a, 09:30

Uxue Alberdi, Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano, eta Julio Soto bertsolarien txanda izan zen atzokoan. Santiago plaza goraino bete zen eta txalo artean agurtu dituzte.

13:00etan eman zioten hasiera atzoko saioari eta ordu batez, bertsoak entzuteko aukera bikaina egon zen Santiago plazan.

Gaur, 13:00etan, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio izango dira bertsotan ibiliko direnak Santiago plazan.