Gizon bat ito da Areatzan

uriola.eus 2014ko abu. 24a, 11:00
http://ketari.nirudia.com/

30 urteko gazte bat itota hil da goizaldean, Areatzako zubitik uretara erortzean. Inguruko jendea laguntzera bota bada ere, ezin izan dute lagundu.

Ezbeharra 05:45ean izan dela jakinarazi du Segurtasun Sailak . Suhiltzaileek aurkitu dute gorpua Ripa kaiaren aurrean eta larrialdi zerbitzuak suspertze lanak egin badituzte ere, ez dute zer eginik izan.

Ertzaintzak argitze ikerketa bat abiaraziko du.