Zortzigarren egunez, Santiago plaza jendez bete da bertsoak entzuteko. Gaurkoan Onintza Enbeita, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegik parte hartu dute Aste Nagusiko azken saioan. Plaza jendez bete da eta punta-puntako saioa eskaini dute. Besteak beste, Txupinera bertaratu da eta bera lotsarazten ahalegindu dira.