Irina, tomatea edota mostaza gainetik bota diote bi konpartsak elkarri. Urteroko tradizioarekin jarraituz, Areatzako zubiaren alde bakoitzean banatuta jarro dira Pa…Ya! eta Kaskagorriko lagunak; eta ondoren, elkarri zikinduz, Kaskagorri Pa…Ya!-ren ikurrina eskuratzen ahalegindu da.
Aurtengoan ez dute lortu, baina datorren urteko estrategia prestatzeari ekin diote.