AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideekin batera, Sara Cozar (AEK-ko euskara ikaslea, aktorea eta AEKren matrikulazio kanpainaren irudia) eta beste zenbait euskara ikasle izan dira ikasturte berriari ongi etorria ematen. Agerraldian, euskara ikastea "posible dela" eta "merezi duela" adierazi du Sara Cozarrek.
2014/2015 ikasturteko matrikulazio kanpaina sustatzeko kalean, komunikabidetan zein sarean zabalduko duen bideoa aurkeztu dute AEK-ko ordezkariek Euskaltzaindiaren egoitzan eginiko ekitaldian. Bideoak euskara ikasleen testigantzak jasotzen ditu eta ikasleak egiten ditu protagonista.
Euskara ikasteko eskaintza "zabala" du AEK-k Mertxe Mugika koordinatzaile nagusiaren arabera. Ikasturte berri honetan "ordutegi malguak" eskainiko ditu, "euskara praktikoa" eginez eta irakatsiz. Informazioa aek.eus webean.