Ylenia Bagliettok eta Lander Otaolak `Niños, dejad de joder con la pelota´ eskainiko dute Arriagan

uriola.eus 2014ko ira. 9a, 14:00

Datorren asteartean, irailaren 16an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Niños, dejad de joder con la pelota ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu Arriaga Antzokiaren eszenatokian.

Ylenia Baglietto eta Lander Otaola protagonista dituen ikuskizun zintzo eta intimo horretan, bi antzezleek (aldi berean egile eta zuzendari ere badirenek), euren bizitzen historia erakusten digute, bihotzak zabalduz, nor diren, nondik datozen eta eszenatoki gainean orain zer egiten duten kontatuz, euren bizitzek 360 gradu biratu eta antzerki eskola hartan elkarri lehen aldiz begiratu ziotenetik. Izan ere, egun batean, duela zenbait urte, goi mailako kirolari izateko bidean zeuden bi gazte haiek, beste bide bati ekitea erabaki baitzuten. Beste guztiek jolasten zuten bitartean, entrenatu egiten zuten bi gazte ziren, eta bizitzak elkarren aurrean jarri zituen, euren bizitzak emanaldi eta ikuskizun bilakatzea erabaki zutenean.

Niños, dejad de joder con la pelota musikal autobiografikoa da, bi antzezleek euren bizitzei buruzko kontakizuna eramaten baitute eszenara. Abestiak, euskaraz batzuk, gaztelaniaz besteak, dira antzezlana gidatzen dutenak. Ylenia Bagliettok eta Lander Otaolak Iñaki Reynaren gitarra izango dute lagun.

Sarrerek 8 eta 12 euro bitarteko prezioa daukate eta www.teatroarriaga.com helbide elektronikoan, 946850850 zenbakian edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian eskuratu daitezke.