Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetan barna

uriola.eus 2014ko ira. 10a, 17:00

BLV’arty Walks – BZ’arte Zirkuituak jarduerak jarraipena edukiko du aurten ere. Hortaz ibilbideetan izena ematen dutenek Bilbo Zaharraren eraldaketa zuzenean ezagutzeko eta arte eta sorkuntza guneetako arduradunekin elkarrekintzan aritzeko aukera izango dute.

BLV-Art programak, Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetara egingo diren bisita gidatuetan parte hartzeko izena emateko aukera eskaintzen du jada. BLV’arty Walks – BZ’arte Zirkuituak irailaren 26an eta 27an eta urriaren 3an izango da; irailaren 26an eta urriaren 3an (ostiralak) arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta irailaren 27an (larunbata), goizeko 11:30etatik 13:30etara. Jarduera horretan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aurretik izena ematea, www.kulturabarrutik.net webgunearen bitartez.

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, partaidetzan oinarritutako ikuspuntu interaktibotik. Bisita bakoitzean auzoa bizitzen ari den eraldaketa azalduko da, eta eraldaketa horrek, inguru horretan finkatzen ari den arte erkidegoaren garapena ekarri duela erakutsiko da. Beste alde batetik, galerietako pertsonek euren espazioen ezaugarri bereziak azalduko dizkie bisitariei, eta artistekin hitz egin ahal izango da euren artelanei buruz, erakusketen kasuan.

Aurten espazio berriak sartu dira bisita programan eta, horrela, 14 zentro izango dira guztira: Anti-Liburudenda, Bilbao Arte, Espacio Marzana, Expogela, Histeria Kolektiboa, Berreginen Museoa, SC Gallery, Tunipanea, Mariangela Artese, Truca Rec, Atakontu, Espacio Suberviola, Mongolia eta Consoni.

Argazki lehiaketa

BLV-Artek partaideak animatu nahi ditu, euren argazki kamerak edo kamera duten telefono mugikorrak bisitara ekarri eta bisitan erabili ditzaten. Egindako argazki guztiak programaren webgunera igoko dira eta, guztien artean, antolatzaileek BLV-ARTen izpiritua ondoen islatzen dutenak aukeratuko dituzte. Argazki horiek auzoko jatetxeetan bazkariak edo afariak jasoko dituzte sari gisa, eta baleak edo opari-bonoak bezalako beste zenbait sari jasotzeko aukera ere izango dute.

BLV-ART programak kulturaren aldeko apustua egiten du, aipatutako auzo horiek garatzeko eta erabat birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimen horren helburua gune hori kulturaren inguruan espezializatzea da, bertako biztanleen eta bisitarien beharrak asebetetzeko.