Ekainaren 8ko Durango eta Iruñea arteko jendetzaren irudiak biltzen dituen bideoa ikusi zuten Plaza Barrian elkartutako ehunka herritarrek. Zelai Nikolas Gure Esku Dago ekimeneko ordezkariak hitza hartu zuenean "herritarron ilusioarekin egingo dugula aurrera" aipatu zuen, eta "herritarron esku dagoela etorkizuna".
Gure Esku Dago dinamikarekin "jarraitu beharraz" aritu zen Nikolas. Bere esanetan "etorkizunean zeri ekingo diogun erabakitzen ari da herriz herri. Dena den, `etorkizun´ eta `erabaki´ moduko berbekin eraiki beharrekoa izango da". Erabakitze eskubidea "naturala" eta "demokratikoa" dela azaleratu zuten ekialdian, "Inglaterrak ulertu duela eta beste batzuk ezbezala bide eman diola".