Akordeoi soinuak Erriberan

uriola.eus 2014ko ira. 19a, 09:15

Argazkia: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

Amagoia Loroñok zuzentzen duen Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak Auzoko Kontzertuak 2014 izenpean aurkeztuko du denboraldi berria Erriberako Merkatuan eskainiko duen kontzertuarekin.

Herritarrentzat irekia izango den ekitaldian, Bilboko zenbait eszenatokitan entzun ahal izango diren lanetako batzuk joko ditu orkestrak. Horrela, egutegiak hiru kontzertu jasotzen ditu, irailaren 26an Masustegiko Gabriel Goiaingeruaren elizan; urriaren 3an Errekaldeko Udaltegian; eta urriaren 24an, Iralabarriko Frantziskotarren elizan. Emanaldi guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da.

Kontzertu ludikoen zikloa da, eszenan jartze desberdina, berezia, duena.

 

Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa