Athletic eta Eibar taldeko zaleen topaketa egongo da Someran larunbatean

uriola.eus 2014ko ira. 23a, 09:34

Larunbatean, irailak 27, Goienkaleko ostalari, auzotar eta merkatariek, Athletic Club eta Eibar futbol taldeko zaleei zuzendutako topaketa eta egitaraua prestatu dute.

Ekimenaren bidez, norgehiagokaren aurretik kalea girotu eta zaleen arteko harremanak indartu nahi dituzte. Horretarako, Piratak Athletic taldearen laguntza izan dute eta herri kirolak zein joku ezberdinak antolatu dituzte.

Athletic eta Eibarren arteko derbia 22:00etan izango da San Mames Barrian.

Egitaraua

- 13:00 - 15:00. Jokoak kalean eta zozketa bereziak tabernetan.

- 15:00 - 17:00. Ardoa Barrura txarangaren musika.

- 17:00 - 19:00. Herri kirolak.

Gora Somera elkartea

Goienkaleko hemeretzi ostalari eta merkatariak indarrak batu dituzte Gora Somera elkarte berrian. Bisitariak erakarri eta kalea biziberritzeko asmoz, ospakizun, ekitaldi edota jai irekiak eta partehartzaileak antolatuko dituzte hemendik aurrera Bilboko Alde Zaharreko kalean.