Kale Dor Kayiko ijitoen elkarteak 25 urte bete ditu "gizarte zuzenagoarekin" amets egiten

uriola.eus 2014ko ira. 23a, 09:37

Txurdinagan egoitza duen ijitoen kultur elkartea "oso harro eta pozik" dago bere 25. urteurrena dela eta. Larunbat honetan, irailak 27, egun osoko jaia antoldatu du Areatzan.

Kale Dor Kayiko elkarteak "oso egitarau polita, dibertigarria eta inklusiboa" osatu du bere 25 urteurreneko jairako. Larunbatekoa ospakizuna irekia izango da eta horregatik animatu ditu elkarteak "txikiak, gazteak, helduak eta, batez ere, familiak" parte hartzera. "Oso egun aproposa kulturak hurbiltzeko, konpartitzeko eta pauso bat gehiago gizarte-justizia lortzeko". Pirritx, Porrotx eta Marimototsek esaten duten bezala "pausoka-pausoka bagoaz aurrera, poliki-poliki betez gure ametsa".  

Kale Dor Kayiren 25 urteurreneko jaia - Irailak 27 larunbata
Goizean, Areatzan 10:00etatik 14:00etara txikientzako jolas, tailer eta puzgarriak egongo dira. Arratsaldean, Plaza Barrian Ane eta Piratekin parranda eta kontzertu flamenkoa Bienmesabe taldearen eskuz.

Egun osoan elkartasun-merkatua, artisau-feria, txosna eta KDK denda izango dira Areatzan.

 

Kale Dor Kayiko