uriola.eus

Kukai Dantza Taldearen `Gela Jauziak´ ikuskizunak zabalduko du BLV - ART programa

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Edizio honek zinea aire librean, performancea, antzerkia, auzoko erakusketa eta sorkuntza espazio berrietatik egiten diren Arty Walks bisita gidatuak eta musika zuzenean eskainiko ditu.

Bilbo Zaharra inguruak abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko dira berriro ere Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, inguruko zenbait kultur eragileekin elkarlanean antolatutako BLV-ART programaren edizio berriarekin. Programa, auzo horien garapenerako eta berriztapenerako kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dago.

Egitaraua gaur abiatuko da, Martzanako kaian, 21:00etan, Kukai Dantza taldearen kaleko azken ikuskizunarekin, Gela Jauziak. Proiektu horrek euskal dantza konpainia eta Cesc Gelabert koreografo ezaguna elkartzen ditu. Bat egite horretatik sortu da leku zabaletan ere Jon Mayak zuzendutako Kukai taldeko dantzarien indarrari eta zorroztasunari eusten dien lan hau.

Arty Walks

Jarduera nagusien artean, aurreko edizioan bezala, azpimarragarriak dira inguru horren aldeko apustua egin duten sortzaileen ekimenari esker sortuz joan diren galeria berrietara eta hiriko artetik gertu dauden guneetara egingo diren bisitak. Arty Walks – Arte Zirkuitoa, partaidetzan oinarritutako bisita interaktiboak dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta Bilbo Zaharreko zenbait lekutara helduko dira.

Bisitak irailaren 26an eta 27an eta urriaren 3an izango dira; irailaren 26an eta urriaren 3an, ostiralak, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta irailaren 27an larunbata, goizeko 11:30etatik 13:30etara. Jarduera horretan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurretik izena ematea www.kulturabarrutik.net webgunearen bitartez. Arty Walks ekimenak Berreginen Museoa edo Bilbao Arte bezalako lekuetara eramango gaitu, baina baita arte galeria txikietara, estudioetara, tailer txikietara eta saltoki berritzaileetara ere, eta leku horietan sustatzaileekin eta artistekin solasean aritzeko aukera egongo da.

Zineak bere lekua izango du iaz martxan jarritako Dokuart sekzioarekin. Sekzio horretan edizio honen laburpena eskainiko da, kultur ekimen honetan parte hartzen duten pertsonen iritzien eta dokumentuen bitartez, jardueren irudiekin batera. Emanaldia urriaren 3an izango da, gaueko 21:00etatik aurrera, Bilbao Arte kanpoaldean, eta amaitzean, Caostica elkarteak antolatutako aire libreko film labur zikloa hasiko da. Ziklo horretan, zine bizarroaren azken jaialdian ikus-entzuleen aldetik harrera hoberena izan zuten film laburrak eta bideoklipak emango dira. Saio hori Alex Angulori eskainita egongo da, eta duela denbora gutxi hildako antzezlea protagonista den Martín Roseteren “A falta de pan” film laburraren emanaldiarekin zabalduko da.

Horma-irudi zirkuitua

BLV-ART-en aurtengo edizioa urriaren 4an itxiko da, Aryz artista bartzelonarrak sinatuko duen neurri handiko horma-irudi berriaren aurkezpenarekin. Hirian esku hartzeko lan horrek, Urazurrutia kaleko 58 zenbakian dagoen eraikinaren fatxada hartuko du, eta aurreko edizioetako horma-irudiak bezala, inguru horretan ikus daitekeen bildumaren parte bilakatuko da. Horma-irudi horien helburua, bertako biztanleak eta Bilbo Zaharrean bizi ez diren gainerako pertsona guztiak artearen bitartez erakartzea da.

BLV-ART ekimenaren helburua inguru horren kultur espezializazioa lortzea da, bertako biztanleen beharrei erantzuteko, baina, batez ere, auzo horiek erakargarriak izan daitezen hiriko biztanle guztien begien aurrean, abangoardiako kultur erdigune bilakatuz, bertan, musikarekin, arte plastikoekin, zinearekin edo modarekin erlazionatutako sorkuntza mota berriak sortzen ari baitira. Horrela, programak balioa eman nahi dio auzoari, eta hiriko gainerako lekuekin duen komunikazioa sustatu nahi du, gune horretan sortutako kultur proposamenak ezagutaraziko dituzten zenbait jarduera eskainiz eta bertako kaleen zaharberritze prozesuan betetzen duten lana erakutsiz.

Egitaraua

Irailak 25, osteguna

- 21:00. Martzaako Kaia. Dantza. Gela jauziak – Kukai Dantza

Irailak 26, ostirala

- 18:00. Arty Walks / Arte Zirkuitoa. Bisita gidatuak BLV-ko erakusketa guneetatik (euskaraz/gaztelaniaz).

- 20:00. Berreginen Museoa. Antzerkia. Ez gara Palestinaz ari. Imanol Kamio, Aitor Atxega, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa. Sarrera librea.

Irailak 27, larunbata

- 11:30. Arty Walks / Arte Zirkuitoa. Bisita gidatuak BLV-ko erakusketa guneetatik (euskaraz/gaztelaniaz).

- 13:30. Martzaako Kaia. Performart. Nathalie Mba Bikoro.

- 21:00. Karpinteria de Histeria (Gorteak kalea, 29) Performart. Inazio Escudero. Sarrera librea.

- 22:00. Karpinteria de Histeria (Gorteak kalea, 29) Performart. Alvaro Barriuso eta Ainara LeGardon. Sarrera librea.

Irailak 2, osteguna

- 20:00. Berreginen museoa. Hip – Hop kontzertua Bunpada Sound taldea eta Malputo Dest (Bartzelona). Sarrera librea.

Irailak 3, ostirala

- 18:00. Arty Walks / Arte Zirkuitua. Bisita gidatuak BLV-ko erakusketa guneetatik (euskaraz/gaztelaniaz).

- 21:00. Bilbao Arteko kanpoko atzeko patioa. Film laburren emanaldia: Dokuart eta zikloa Caosticarekin.

Irailak 4, larunbata

- 22:00. Mariaren Bihotzaren Plaza. Kontzertua Educados. Kilómetro 11.

Aryzen horma-irudiaren aurkezpena (Urazurrutia kalea, 58, Santiago Aznar kalearekin izkina eginez).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa