Ekimen honen bidez, auzokoen eta bisitarien parte-hartzea sustatu nahi da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako inguruak eta txokoak behatuz eta ondare arkitektonikoan dauden detaile formalak baloratuz.
Horretarako, antolatzaileek hilero-hilero, sare sozialen bidez eta saltokietan jarriko diren kartelen bidez, zonalde horretako txoko edo elementuren baten argazkia argitaratuko dute, partaideek zein leku den eta non dagoen asma dezaten.
`Auzoa ezagutzen duzu?´ lehiaketan parte-hartzeko bide bi daude:
• Posta elektronikoa: conocerelbarrio@gmail.com
• Papertxoen bidez. Papertxo horiek bete ondoren, San Frantziskoko eta Zabalako udaltegietan, Udal Bulegoan eta Aldauri Fundazioan propio jarriko diren kutxatxoetan utzi beharko dira.
Parte-hartzaileek, erantzunarekin batera izen-abizenak, NANa, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa (baldin balute, paperean erantzunez gero) adierazi beharko dute. Parte hartzen duen pertsona bakoitzeko erantzun bakarra onartuko dute antolatzaileek. Norbaitek baldintza hori betetzen ez badu, posta elektronikoaren bidez heldu direnen kasuan, lehen erantzuna hartuko da kontuan, eta paperean aurkeztu badira, edozein.
`Auzoa ezagutzen duzu?´ lehiaketa 2015eko martxora bitartean egingo da, hau da, sei zozketa egingo dira. Zozketok San Frantziskoko Udaltegian, 20:00etan, egingo dira, urriaren 23an, azaroaren, 25ean, abenduaren 23an, urtarrilaren 23an eta martxoaren 24an.
Hileroko saria ekimenarekin bat egin duten auzoko saltokietan kontsumitzeko 30 euroko bonoa izango da.