Arriaga Antzokiak Andres Lima zuzendariaren azken proiektua, Los Macbez antzezlana, jasoko du irailaren 25ean, 26an eta 27an. Shakespeareren Macbeth lanari buruz Juan Cavestanyk egindako bertsioa da. Hiru egunetako (ostegunetik larunbatera) emanaldiak 20:00etan hasiko dira.
Lanak antzezle talde bikaina du, eta horien buru daude Carmen Machi eta Javier Gutierrez. Gainontzeko antzezleak ere garrantzitsuak dira: Chema Adeva, Rulo Pardo, Rebeca Montero, Jesus Barranco eta Laura Galan.
Traizioa, tragedia, handinahia, degradazioa, heriotza… antzezlan honetan zuzenean edo zeharka, erakusten diren kontzeptuak dira. Antzezlanak gizakiaren portaera eta agintearen, boterearen, aurrean duen zaletasuna aztertzen ditu, arreta berezia eskainiz gobernariaren jarduteko moduari. Los Macbez lanak gertuko errealitatera hurbiltzen du Macbeth klasikoa, boterearen aurreko zaletasunak eta superstizioak, oraindik ere, gizakiaren motore izaten jarraitzen dutela erakusteko, kodizia, indarkeria eta eskrupulu eza unibertsalak eta garai guztietakoak direla ikus dezagun.
Zaila da jakitea noraino hel daitekeen gizaki bat nahi duena lortzeko, baina… eta bi gizaki? Hori da Los Macbez lanaren funtsa, bikotearen indarra. Onerako eta txarrerako. Denok ulertzen dugu protagonista Macbeth dela baina… eta Macbeth andrea? Lady guztien arteko ezagunena da, “… motako emakume” guztiei buruz hitz egiteko erabili daitekeen adibidea. Carmen Machiren beraren iritziz, Macbeztarrak “bikote perfektua dira: elkar maite dute, elkar behar dute, eta oso zaila izango zaio bati bestea hor egon barik bizirik irautea. Lady Macbezek eraiki eta planifikatu egiten du eta Macbezek gauzatu egiten du. Emakumea alderdi pragmatikoa, hotza, arrazionala da, gizaki gisa ahul izatera eramaten duen hori, arima, baztertzen duena. Anbizioak, handinahiak, elkartu eta indarra ematen die, eta gogobetetze faltak zoramenera eramaten ditu”.
Sarrerak
- 8,50 eta 25 euro artean
- Salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.