Euskal musika eta dantza Erriberako Merkatura helduko dira Aiko taldearen eskutik

uriola.eus 2014ko ira. 26a, 09:15

Gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, merkatuko atarrian erromeria egingo dute; sarrera libre eta doakoa izango da. Hilero, ekainera bitartean, erromeria bana egitea aurreikusten dute.

Euskal musikaren eta dantzen konpasak sartuko dira gaur, ostirala, irailak 26, Erriberako Merkatuan, dantza tradizionalaren hedapenean lan egiten duten musikariz eta dantza maisuz osatutako Aiko Taldea kultur elkarteari esker.

Bilbao Zerbitzuak erakundeak, Aiko Taldeak eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak euren indarrak batu dituzte, merkatuko ikus-entzuleengana dantza herrikoi saioa hurbiltzeko hilero, ekainera arte.

Gaur, arratsaldeko 19:00etan, izango da ekimen horren lehenengo topaketa. Helburua, musika eta dantza tradizionalen bitartez kultur eskaintza indartzea eta euskal folklorea ezagutaraztea da.

Aurreikuspenen arabera, merkatuko atariak dantza herrikoi saio bat jasoko du hilero. Sarrera librea eta doakoa izango da parte hartu nahi duten pertsona guztientzat.

Hurrengo erromeriak urriaren 24an, azaroaren 21ean eta abenduaren 19an izango dira.