BilbaoPoesia Literatur Jaialdiak hiru ikuskizun oso berezi eskainiko ditu urrian

uriola.eus 2014ko ira. 29a, 10:05

Aurten ere Bidebarrietako Liburutegian ospatuko den jaialdian protagonistak izango dira Kirme Uriberen, Jose Sacristan antzezlearen eta Joan Colomo kantautorearen ahotsak.

BilbaoPoesiaren hurrengo edizioak, hiru ikuskizun oso desberdin jasoko ditu aurten Bidebarrietako Liburutegian: Jainko txiki eta jostalari hura, Zaharregia, txikiegia agian eta La filia y la fobia.

Lehenengoak, Kirmen Uribe idazlearen poesia, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikarien musika eta Mikel Valverderen irudiak elkartuko ditu Bidebarrietan urriaren 11n, emanaldi indartsua, erakargarria eta erabat liluragarria sortuz.

Hamar urte igaro dira Zaharregia, txikiegia agian argitaratu zenetik. Oraingo honetan, artista taldea berriro elkartu da, aurrekoa bezala, zenbait arte diziplina fusionatuz kolore handiko ikuskizuna sortzen duen lana martxan jartzeko. Horrela, zuzenean, abestiak, poesien irakurketa musika baseen gainean eta proiekzioak konbinatzen dituzte. Eszenatoki gainean, gitarra akustikoak, gitarra elektrikoak, mandolinak, zazpi hariko biolinak, teklatuak eta perkusioak biltzen dira, ahotsez eta deklamazioez gain. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

Hurrengo kontzertua urriaren 18an izango da, 19:30ean, Joan Colomo kantautore katalanarekin, Bidebarrieta Kulturguneko eszenatoki berean. Sustraiak Nafarroan dituen artista horrek hainbat itzuli iraultzaile ematen dizkio gaztelaniazko eta katalanezko abestiari. La filia y la fobia izeneko bere azken lanean, protesta abestiaren maisu gisa agertzen da, nihilismo politikoarekin burualdean eta gizakien arteko harremanen aurreko maitasunarekin alternatiba gisa. Kontzertu honetarako sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

CAMINANDO CON MACHADO

Errezitaldi-kontzertu saila urriaren 22an itxiko da, Jose Sacristan antzezle handiak zuzentzen eta antzezten duen Caminando con Antonio Machado, de Los días azules a El sol de la infancia ikuskizunarekin. Antzezlearekin batera Aurora Martinez Pique arituko da, biolontxeloarekin lagunduz. Sacristanek Bidebarrieta Kulturgunean aurkeztuko du bakarrizketa poetikoa. Abiapuntua Antonio Machado beraren heriotzaren narrazioa da, Coilluren, Frantzian, 1939ko otsailaren 22an. Lan horretan, Jose Sacristanek, Sevillako poetak bizi izandako urteak gogoratuko ditu, Machadok berak asmatu zuen eta bere biografia propioa duen Juan de Mairena fikziozko egilearen egia poetikoak eta idazki zorrotzak. Jose Sacristanek mantsotasunez irudikatzen du, eta keinuak teinkatu egiten ditu, bertsoak, askatasuna mugatzen duen boterearen eta espainiarrak banandu zituen eta idazleari sakon eragin zion gerraren mende dagoen poeta erakusten duenean.

77 urte eta aldean ehun film baino gehiago dituen Jose Sacristan antzezleak zuzendari gisa ere oso lan azpimarragarria egin du. Soldados de plomo (1983), Cara de acelga (1987), eta Yo me bajo en la próxima, ¿y usted? (1992) filmen zuzendaria eta protagonista izan zen. Antzerkiarekin lotura estua duen antzezlea da, eta bere azken lanen artean azpimarragarriak dira El hombre de La Mancha eta My fair lady musikalak. Lan horietan Paloma San Basiliorekin aritu zen, eta orain arte ezezaguna izan den alderdia, musikala, erakutsi zuen. Donostiako Zinemaldiaren Zilarrezko Maskor bi, Goya sari bat eta zilarrezko lau Fotogramas sari ditu, beste sari askoren artean. Caminando con Antonio Machado, de Los días azules a El sol de la infancia ikuskizuna arratsaldeko 19:30etan hasiko da.

Sarrerak Power Recordsen eta Bilbao Kulturaren webgunean, Bidebarrieta Kulturguneari dagokion atalean eskuratu ahal izango dira.