1895. urtean abian jarri zenetik, Bilboko Udalaren Bandak askotan hartzen du parte hiriko ekitaldi ofizialetan eta herri-ospakizunetan. Taldea Areatzako kioskora itzuliko da bihar, errezitaldi berri bat eskaintzeko.
Iñaki Urkizu arduratuko da kontzertua zuzentzeaz. Egitarau zabala eskainiko da. Santiago Lope (1871-1906) egilearen `Gerona´ kontzertuaren hasieran eta Feliciano Beobide (1888-1956) konposagilearen `Emon! Emon!´ kalejira amaieran. Batetik bestera, honako doinu hauez gozatzeko aukera egongo da: Federico Chueca(1846-1908) egilearen `La alegría de lahuerta´ (aukera), AvelinoAguirreren (1879-1941) `A Bilbao´ zortzikoa, Jose Serranoren (1873-1941) `El trust de lostenorios´ (aukera), Pablo Sorozabalen (1897-1988) `Maite´ zortzikoa eta James Barnes (1949) egilearen `Carnavalin São Paulo´ pieza ezaguna.
Bilboko Banda 40 musikarik baino gehiagok osatzen dute. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko Bilbao Musika erakunde autonomoari atxikituta dago gaur egun, Musika Eskola eta Txistulari Bandarekin batera.