‘Izan Zirikatzaile!’ proiektua aztertuko dute Maison 13n

uriola.eus 2014ko urr. 8a, 16:40

Dendari kaleko 30. zenbakian dagoen La Maison etxe okupatua desalojo arriskuan dagoela azaldu zuten bertako lagunek irailaren amaieran. Ondorioz, ‘Erresistentzian bizi gara’ lelopean hainbat egitasmo prestatu dituzte.

Jaon den irailaren 23an, La Maisonen web gunean, eraikina desalojo arriskuan zegoela argitaratu zuten. Bertako lagunek azaldu digutenez, "ekaineko desalojo saiakeran jarritako salaketagatik deklaratzeko deialdia" heldu zaie baina oraindik informazio gutxi daukatenez, aurrerago egoeraren berri emango dutela adierazi digute.

Egoera honen aurrean, ‘Erresistentzian bizi gara’ lemapean egitarau "konstantea" egiten ari dira.

Urriko egitaraua

Urriak 8, asteazkena

- 10:00. Birra tailerra (botatzea + botilaratzea).

- 16:00-17:30. Dantza ikastaroa.

- 19:00. Zirikatzen proiektuaren aurkezpena.

Urriak 9, osteguna

- 18:00. PAH - Kaleratzerik Ez! asanblada.

- 18:00. Maison 13ren asanblada.

* Gainera, egun guztietan bertara gerturatu eta zerbait hartzeko aukera dagoela gogoratu diete herritarrei.

[2014/05/21] La Maison eraikina berriz ere okupatu dute

[2014/06/11] Maison 13 etxe okupatua hormatu dute barruan jendea zegoela eta orden judizialik gabe

[2014/09/12] Ekintzaz beteriko asteburua La Maisonen