Luber Jack taldeak Bilborocken joko du I.Azzurock Festen

uriola.eus 2014ko urr. 3a, 08:10

Rock taldeak bihar Bilborocken joko du Fear Crowd, Robert Rodrigo Project eta BudaSam taldeekin batera I.Azzurock Fest jaialdiaren baitan.

Bihar, urriak 4, Luber Jack taldeak kontzertua eskainiko du Bilborocken leku izango duen I.Azzurock Fest jaialdian. Ekimenak, rock, hard rock eta heavy metal talde bilbotarrak sustatzea eta haien arteko harremanak sortzea du helburu. Haiekin batera, Fear Crowd, Robert Rodrigo Project eta BudaSam taldeek ere zuzenekoa egingo dute.

Sarrerak salgai daude Azzurro Rock Pub-ean (Telesforo Aranzadi kaleko 3an) 12 eurotan.

 

[ 2014-09-30] ‘Siete’ bideoklipa aurkeztuko du Luber Jack taldeak