"Etsi" egin dute Umore Ona tabernako kudeatzaileek Facebook sare sozialean jakitera eman dutenez. Lokala ez dago "ingurugiroko zarata araudira egokituta", eta "zoritxarrez, ez dago irtenbiderik", adierazi dute. "Eskatzen diguten neurrietara egokitzea ezinezkoa da". Hortaz, "triste" eta "esker onez" erabaki dute Umore Ona aretoko "ateak ixtea".
Albistea ezagutzera eman eta gutxira ehunka lagunek elkarbanatu dute berria Facebooken. Horietako askok hitz batzuk konpartitu dituzte tabernako oroitzapenak gogoratuz.