Egitarauari hasiera emateko, Uribarri eta San Frantzisko auzoetako doako euskara klaseak eskainiko dira. Urriak 13an Uribarriko Artxandape ikastolan, eta 14an San Frantziskoko Miribilla eskolan, 19:30ean, matrikula egiteko aukera egongo da eta aurkezpenari ekingo diote.
Pobreziaren Aurkako Eguna eta Elikaduraren Eguna ospatzen dira urriaren 17 eta 16an urrenez urren. Ondorioz, GITE-IPESek aukeraz baliatu nahi izan du "goseak gurean duen inzidentzia ezagutzeko eta problematika honen kudeaketaz aritzeko; baita elikadura subirautzaren ikuspegitik begiratzeko ere". Horretarako, mahai ingurua antolatu du urriaren 15ean, 18:00tan Bilboko La Bolsan, Jose Ramon Gonzalez Parada, Xabier Aierdi, Unai Aranguren eta Luis Crovettoren parte hartzearekin.
Ondoren, ekainean Barakaldo eta Bilbon egin bezala, Donostiara eramango dute Kutxabanken inguruko eztabaida. Berriro ere, Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren partehartzearekin. Oraingoan, Mirari Irure (ELA), Iñaki Egaña (LAB) eta Joseba Permach (EH Bildu) izango dira mahaian, urriaren 16an, 19:00retan, Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian.
Urriarekin bukatzeko, nazioarteko analista eta Boliviako gobernuaren aholkulari Katu Arkonada gurean izango da hilabete amaieran. Aukera horretaz baliatu da GITE-IPES, nazioarteko egoera aztertzeko eta zehazki Hegoaldeko geopolitika eta Latinoamerikako prozesuak aztertzeko. Beraz, urriaren 23an, hitzaldia (América Latina y la nueva Geopolítica del Sur: crisis del capitalismo y alternativas socialistas) egongo da UPVk Bilboko zazpi kaleetan duen aretoan. Bestalde urriaren 25ean, larunbata,mintegia prestatu dute La Bolsan.