Bilbo Zaharreko Kultur Etxera helduko da The Travelling Fayre; "beraien izaera zabal eta ibiltariarekin". Kaleko musikari eta artistez osatutako taldeak, musika estilo ezberdinak eta bizipenak fusionatuz eta partekatuz eratu duen proiektu hau, eta herrialde ezberdinetatik nora ezean ibili ondoren, Bilbora etorriko dira.
Urriaren 11n, arratsaldeko 17:00tatik aurrera Bilbiko Kultur Etxean eskainiko dute ikuskizuna (Urazurrutia 7, San Anton zubiaren alboan) inprobisazioz eta era askotako erritmoz goza dezagun. Bertan dauden taldeek helburu argia daukate antzezpen-dantzak, sua, gypsi, folk-punk, rumba, dj-ak eta denon artean sor dezakeguna eskaintzea.
Ikuskizuna bitartez eskuratutako diruarekin parte hartuko duten musikariei laguntza eskeini nahi zaie eta tabernan lortutako diru sarrerak, Kultur Etxeko proiektu sozio-kulturalari jarraipena ematea da xede.