Bilborock programazio emankorrarekin dator udazkenean

uriola.eus 2014ko urr. 14a, 13:09

Iturria:redaccioninformativaleioa.wordpress.com

Musika eta arte eszenikoak ez ezik, bilbotar gazteen garapen pertsonal eta profesionalerako jarduerak ere izango dituzte programa biek: gazteek atzerriko hizkuntzetako gaitasuna hobetu ahalko dute, gaitasun pertsonalak garatu eta enplegu batera aurkezteko modu berriak ikasi ahalko dituzte.

Esperientzia askotako gela beteko dute oraingoan zenbait ekimen berrik. Jarduerak ildo bitan bereiz daitezke: Bilborock + eta Music Experience. Bilboko gazteak dira ildo bietako jasotzaileak. Berez, bilbotar gazteen gustuak, beharrizanak eta kezkak kontuan hartuko dituzte ildo bietan.

Bilborock +

Klabe profesionalean sailean sormen eta jolas-arloko formatu berrietako espazioak egongo dira. Horien xedea bilbotar gazteen garapen pertsonala da. Sailak, gehigarri bat eskaintzen du, aretoak dituen jarduera guztiei batu beharreko proposamena, gazteen arlo profesionaleko gaitasunera begira dagoen jarduera. Aurtengo eskaintzan programa bete-betea dago:

English on Tuesdays programak izan duen arrakasta handia ikusita, oraingo honetan hirugarren edizioa izango da. Hiletako bigarren eta hirugarren martitzenetan Bilborock Bilboko gazteak atzerriko gazteekin ingelesez egiteko aukera egongo da. Helburua ingelesezko mintzamena eta entzumenezko ulermena hobetzea izango da, giro atseginean. Proiektu hau Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean burutzen da eta iraileko, urriko eta azaroko 2. eta 3.martitzenetan 19:00etatik 20:30era izango da.

Learning by playing programaren helburua olgetan, motibazioa, kontzentrazioa, ahalegina, fideltasuna eta jolas guztietakoak diren beste balio positibo asko indartzea da. Bilboko gazteek estrategia berri indartsu honen bidez ikasi eta gaitasun pertsonalak hobetu ahalko dituzte. “Joko Serioak”, mahai-jokoak, eskainiko zaizkie gazteei negoziazioa, asertibitatea, lidergoa, problemak konpontzea eta beste gaitasun pertsonal batzuk garatzeko. Urriko astelehen guztietan, 18:30etik 21:00etara antolatuko dira.

Job bilatzen ari gara: Azaroan gazteei lanaren bilaketan laguntzeko tailer hauek egongo dira. Hala nola, enplegurako norberak bere burua eskaintzeko sormeneko forma berriak aurkitzeko tailerra, atzerrian lana aurkitzeko orientabideak, bideo bidezko curriculum ona egiteko urratsak eta enpleguaren bila, sare sozialen erabilera egokia egiteko tailerra. Urriko astelehen guztietan, 19:00etatik 20:30era bide izango du tailerrak.

Music Experience
 
Music Experience programaren barruan uriko gazteentzako zenbati musika-proiektu daude:

Sostenidodun elkarrizketak: Hilean behin hitzaldi bana egiteko zikloa da. Euskadiko musikaren eszenako artista erreferenteak gonbidatuko ditugu, euren esperientzia eta musikaz duten ikusmoldea azaltzeko. Artistak eta gazteak elkarrekin egoteko jardunaldi batzuk egotea da proiektuaren xedea, esperientziak trukatzeko eta musikaz berba egiteko. Besteak beste, We are standard, Doctor Deseo eta El Inquilino Comunista taldeetakoak egongo dira esperientzia profesionaletik musikara hurbilarazteko, elkarrizketa hurbiletatik. Hileko bigarren astelehenean, abenduaren 15ean izan ezik egingo dira.

Barrutikrock: 5 urte emanda, 100 talde baino gehiago pasatu dira programa honetatik. Barrutirockek bertako talde berriei kontzertu bat baldintza ezin hobeetan emateko aukera eskaintzen jarraituko du. Eszenatoki profesional batekin lehenengo kontaktua da askorentzat; eta, beste askorentzat, euren azken lana aurkezteko modu ona. Azaroaren 22an eta abenduaren 4an, 11n eta 18an gauzatuko da.

Bilbao Hiria Pop-rock Lehiaketak VI.edizioa ospatuko du.

Entsegu-gelak: Urtean 200en bat taldek erabiltzen dituzte. Zazpi dira entsegu-gelak. Aurten berritu dituzte eta orain bateria berria, ahots-joko berria eta baxurako anplifikadore berria dituzte.