Bertsolari eta glosadoreak kantuan entzuteko aukera emango du BilbaoPoesiak

uriola.eus 2014ko urr. 24a, 08:00

BilbaoPoesiak aurrera jarrai, ekintzaz ekintza, mundu hobea eta zuzenagoa lortzeko tresna gisa olerkia aldarrikatzen. Bihar, larunbata, 20:00etan, Bertsolariak eta glosadoreak, kantuan ibiliko dira; besteak beste, Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Oihana Bartra, Carles Belda, Mireia Mena eta Joan Garriga.

Poesia Aldarrikatu izenburua darama aurten Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen BilbaoPoesia literatur jaialdiak.

Urriaren 25era arte, egunez eguneko hitzorduek hogei egile baino gehiago bilduko dituzte, hitzaldietan, errezitaldietan eta liburuen aurkezpenetan. Horien guztien ardatz nagusia, aurten, mundu hobea eta zuzenagoa lortzeko tresna gisa bere burua aldarrikatu nahi duen poesia da.

Egitaraua

Urriak 25, larunbata

20:00. Bertsolariak eta glosadoreak, kantuan. Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Oihana Bartra, Carles Belda, Mireia Mena eta Joan Garriga. Aurkezlea: Ainhoa Aranburu. Bilborocken.