Katu Arkonada, Barakaldon jaioa, 2009tik bizi da Bolivian eta bertan egiten du bere lana eta militantzia. Aholkulari izan da Estaduko Planifikazioa Estrategikorako Ministeritza- ordean, Presidentzia-ordeak Garapen Konstituzionalerako duen Unitate Juridiko Espezializatuan eta Kantzillerrarentzat. 2014 honetan Bolivian ospatu diren topaketa hainbaten koordinazioan parte hartu du G77+Txina, Nazioarteko Topaketa Sindikal Antiinperialista edo Sao Paoloko Foroa kasu. Era berean, hidrokarburoen estatu-enpresa handiena den YPFBko langileei formazio politikoa eskaintzen dien ekipoko kide da eta 2014an ere, Nazioarteko Topaketa hainbatetan hartu du parte Indian, Mexikoan, Venezuelan, Argentinan edo Uruguaien, kapitalismoaren egiturazko krisiaz eta demokrazia eta sozialismoan oinarritutako eredu berria eraikitzeko aukeraz eztabaidatuz.
Arkonada, Gizateriaren Defentsarako Intelektualen Sareko kidea da (Chávez Komandanteak 2004an sortua eta Caracasen eta Habanan bulegoak dituena) eta nazioarteko analista gisa ohiko kolaboratzailea da Le Monde Diplomatique edo teleSUR moduko komunikabideetan.