Bilbao-Bartzelona Kulturak Elkartuta ekimena asteburu honetan amaituko da Bilborocken, larunbatean egongo den bertsolarien eta glosadoreen arteko topaketarekin eta Troba Kung-Fú taldeak ostiralean, urriak 24, gaueko 21:00etan eskainiko duen kontzertuarekin. Emanaldiak, duela denbora gutxi hil den errunba katalanaren aitari, Pereti, eskainitako omenaldia ere izan nahi du. Talde horrek hiru errebindikazio ditu oinarri gisa: abestiak aspaldiko trobadoreen moduan egitea, kung-fu-aren perfekziorako diziplina, eta errunba katalana. Taldeak lehen mailan jartzen ditu barrea, adiskideen arteko giroa, lotsa galtzea eta, batez ere, jaia eta berbena.
Azken jarduera bertsolarien eta glosadoreen arteko topaketa izango da. Hitzordua urriaren 25ean izango da, Bilborock-en 20:00etan, eta Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Oihana Bartra bertsolariak Carles Belda eta Mireia Mena trobadoreekin arituko dira, Joan Garriga musikariak lagunduta. Talde bakoitzak bere jatorria irudikatuko du, eta ariketa erabat bat-batekoa izango da, bakoitzak bere hizkuntzan antzeztuz eta bat-bateko bertso eta poema horiek egiten laguntzen duten aritmetika, neurri eta soinu guztiak aurkeztuz. Emanaldi guztiek sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte.
Azken topaketa hori Bartzelonan errepikatuko da abenduan, bertsolarien eta glosadoreen arteko bigarren topaketarekin. Bertan, goizez prestakuntza saio bat eskainiko da eta glosadoreen arteari buruzko filma emango da.
Agenda
URRIAK 24, 21:00 Bilborock
Kontzertua: La Troba Kung-Fú
URRIAK 25, 20:00 Bilborock
Bertsolari eta glosadore topaketa: Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Oihana Bartra / Carles Belda, Mireia Mena