Jaialdia azaroaren 2ra arte ikusi ahal izango da ohikoak diren eszenatokietan. Gaur berrikuntza gisa, Arriaga plazak Cielo Raso euskal dantza konpainiaren aire libreko inaugurazio lana jasoko du arratsaldeko 19:00etan.
Nazioarteko programazioari dagokionez, BADek, Europa mailako antzerki dokumentaleko lan garrantzitsuenetako bi programatu ditu: Italiako antzerki garaikideko artista garrantzitsuenetakoa den Pippo Delbono italiarraren Racconti di Giugno Guggenheim Museoaren auditorioan, urriaren 28an, arratsaldeko 19:00etan eta dantzaren berrikuntzan eragin gehien duenetakoa den Jerôme Bel dantzari eta koreografoaren Cedric Andrieux La Merceden, urriaren 25ean, gaueko 21:30etan.
Beste alde batetik, Lagartijas tiradas al sol konpainia mexikarrak Montserrat bakarkako lana aurkeztuko du La Fundicionek, urriaren 27an, gaueko 21:00etan. Lan horretan, Gabino Rodríguez mexikarra amaren bila hasiko da, errealitatearen eta fikzioaren arteko muga liluragarrian. Erreferentziazko konpainia da Mexikon, eta lehen aldiz heldu da Euskadira, jada Paris, Brusela edo Zurich bezalako jaialdietatik igaro den lan horrekin.
Horrez gain, BADeko edizio honek, Olga Mesa eta Olga de Soto bezalako bi artistaren lana ezagutzeko aukera emango die Bilboko ikus-entzuleei. Artista horiek hemen aurkeztuko dituzte euren lanak, berriro ere, urte luzez.
Egitaraua
Urriak 22, asteazkena
19:00 Cielo Raso euskal dantza konpainia, Arriaga Antzokian.
20:00 Cuarteto del Alba lanaren Bizkaiko estreinaldiarekin, Arriaga Antzokian.
Urriak 25, larunbata
19:30 Tras las huellas de La mesa verde: Una introducción performance dokumentala, La Merceden.
19:30 Macarena Recuerdaren That´s the story of my life performancea, Errekalde Aretoan.
Cuentame en imágenes tailer intentsiboa, Errekalde Aretoan.
21:30 Jereme Bel dantzari eta koreografoaren Cedric Andrieux, La Merceden.
Urriak 28, asteartea
19:00 Pippo Delbono italiarraren Racconti di Giugno, Guggenheim Museoaren auditorioan.
Urriak 29, asteazkena
Playgrounden (Xavier Bobés) Monstruos lanak leku kopuru mugatua duen ikuskizunak bi emanaldi izango ditu.
Urriak 31, ostirala
21:30 Carmen: Shakespeare Acto 1 lanaren Euskadiko estreinaldia, La Merceden.
Azaroak 2, igandea
20:30 El futuro empezó ayer lanaren erabateko estreinaldiak emango dio amaiera jaialdiari, La Merceden.