1.- Kafe–teatrorako edo formato txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira. "Formato txikia"-k zera esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak direla eta bere ekoizpena eta banaketa "erraza" izan daitekela. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabehera.
2.- Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalitate bakarrera aurkeztu daiteke obra bakoitza. Erderazko lanen egileek Euskal Erkidego edo Nafarrokoak izan beharko dute.
3.- Saria 1.200 € izango da euskarazko modalitatean eta eta 1.200 € gaztelaniazkoan.
4.- Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.
5.- Gidoiak emailez bidaliko dira Kafe Bar Bilbaoko helbidera: info@bilbao-cafebar.com 2014ko abenduaren 31 (barne) bitartean. Bi fitxategi bidaliko dira mezu berean izen hauekin: X-testua y X-datuak (X = antzezlanaren izenburua) Fitxategi batean Gidoia eta bestean egilearen datuak: Izen-abizenak, bizilekua, teléfono zenbakia... Horrez gain gutun bat bidaliko da Kafe Bar Bilbaora Kafe Bar Bilbao - Plaza Berria, 6 - 48005 Bilbao Eta bertan NANaren fotokopia bat, Erroldatze agiria eta Zinpeko aitorpena, sinatuta, zera adierazten: gidoia jatorrizkoa eta argitaratu gabea dela, ez dela beste lan batetik moldatua edo antzezturiko lan batena, ez dela izan beste lehiaketaren batean saritua eta ez dela itzulpena.
6.- Epaimahaiak kontuan hartuko du lanaren kalitatea (teatrala, literaturarena…) eta antzezgarritasuna;hau da, lehenengo arauan apaitutako formato txikiko antzerki–lanetarako gidoia izatea.
7.- Epaimahaiak ahalmen guztia edukiko du sariak emateko edo eman barik uzteko, hala balegokio. Arauok interpretatu ahal izango ditu beharrezkoa balitz, baita epaimahaikoen jardun–arauak finkatu ere. Epaimahaikoen erabakia apelaezina da.
8.- Saritutako lanen eskubideak egilearenak izango dira betiere, baina Kafe Bar Bilbaok baimena izango du lana bere webean publikatzeko edo liburu batean argitaratzeko, bai eta irakurketa dramatizatu bat antolatzeko (tartean teatroa).
9.- Edozelan ere, saritutako lanak argitaratu edo antzeztuko balira, Kafe Bibaok esku hartu barik, publizitaterako euskarri grafiko eta ikus-entzunezko guztietan sari hau jaso duela aipatu beharko da.
10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan nahi du.