BAD jaialdiaren XVI. edizioak,¡Que nos quiten lo bailao! Cuerpos, música y danza en el cine contemporáneo izeneko zikloaren bigarren edizioa antolatu du ZINEBIrekin batera. Zikloa gaur eta bihar ikusi ahal izango da Bilbao Arten 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da.
Aurreko edizioan bezala, zikloak, ZINEBIren azken edizioan izena eman duten dantzari buruzko lan bereziak biltzen ditu. Horrela, estetikaren eta generoaren ikuspegietatik elkarren artean oso desberdinak diren film laburrak badira ere, badute ezaugarri komun bat, mugitzen hasten den giza gorputzaren aukera ikonografikoak eta dantzarekin duten erlazioa aztertzeko duten interesa, hain zuzen ere. Dantza, hizkuntza eta irudikatze modu propioak dituen arte adierazpen gisa ulertzen da. Zikloak, Frantziatik, Alemaniatik eta Euskaditik etorritako zortzi lan jasotzen ditu.
Gaur 19:00etatik aurrera Bilbao Arten Blac Box, Momentun, Le Ballet eta Tanz mit ihr filmak proiektatuko dira.
AGENDA
OSTEGUNA, URRIAK 23 (Bilbao Arte 19:00etan)
1.- “Black Box”
2012. 39’00’’. Frantzia.
Zuzendaritza eta gidoia: Lucas Dragone / Vicent Fournier.
Antzezpena: La compañía del espectáculo The House of Dancing Water.
2.- “Momentum”
2013. 07’00’’. Alemania.
Generoa: Fikzioa.
Zuzendaritza, gidoia, muntaketa eta animazioa: Boris Seewald.
3.- “Le Ballet”
2012. 04’00’’. Frantzia
Generoa: Animazioa.
Zuzendaritza, gidoia, argazkia, muntaketa eta efektu bereziak eta apainketak: Louis Thomas.
4.- “Tanz mit ihr”
2013. 25’00’’. Alemania.
Generoa: Fikzioa.
Zuzendaritza eta gidoia: Aylin Tezel.
OSTIRALA, URRIAK 24 (Bilbao Arte 19:00etan)
1.- “Après un rêve”
2012. 28’00’’. Frantzia.
Generoa: Dokumentala.
Zuzendaritza: Louise Narboni.
2.- “Rhapsodie pour un pot-au-feu”
2012. 03’00’’. Frantzia.
Generoa: Animazioa.
Zuzendaritza, gidoia eta animazioa: Charlotte Cambon de la Valette / Stéphanie Mercier / Soizic Mouton / Marion Roussel.
3.- “Homing”
2014. 29’00’’. Euskadi.
Generoa: Dokumentala.
Zuzendaritza eta gidoia: Xabier Iriondo.
4.- “Shunpo”
2012. 04’30’’. Frantzia.
Generoa: Dokumentala.
Zuzendaritza, gidoia eta muntaketa: Steven Briand.