Karolina guztiak Bizkaiko Gozotegi Eskola Profesionalaren eta Bizkaiko Komertzioko ikasle zein irakasleen eskutik egingo dira artisau eran, eta nahi duenak erosi ahalko ditu euro batean. Merengez egindako pastel hauek lortzeko, Sanfilippo Fundazioan banantzen diren tiketak eramatea beharrezkoa izango da.
Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak eta Stop Sanfilippo Fundazioak antolatutako ekimen honen helburua bizkaitarren solidaritateari deia egitea da. Irailean hasitako 'Irribarre gozoa' kanpainaren barruan kokatzen da ekitaldia. Martxan jarri ahal izateko, Bizkaiko hainbat gozotegiek itsulapikoak jarri dituzte haien lokaletan.
'Haurren anzheimerra' bezala ezagutzen da gaixotasun berezi hau. 70.000 ume bakoitzeko bat jaiotzen da Sanfilippo sindromearekin. Euskal Herrian zazpi kasu eman dira soilik eta gaur egunean oraindik ez da gaixotasunari aurre egiteko erremediorik aurkitu.