Antzinako musika lau ahotsetara

uriola.eus 2014ko urr. 28a, 07:50

Arriaga antzokiko foyerrean kamera musika errezitaldia entzun ahalko da gaur Angeline Danelek, Ines Olabarriak, Gorka Roblesek eta Mikel Zabalak osatutako laukotearen eskutik.

Gehien bat errenazimendukoak diren piezak eskainiko dituzte, egungo ikuspuntutik interpretatuz, XIX. mendearen amaieran nagusitu zen estiloa baztertuz. Izan ere, garai hartan, oso deskribatzailea den eta ekialdeko eraginak eta melisma ugari dituen musika horren jatorria ahaztu zuten, eta beti ere soinu lauekin eta etereoekin interpretatzen zen.

Idatzi zen garaia aztertuta, musika horiek interpretatzeko modua erabat desberdina zen, partitura sakratuetatik hasi eta madrigaletaraino. Ahotsek presentzia handiagoa zuten, eta pentagraman idatzita zegoena kontatzeko asmo nabarmena zegoen, eta horretarako ahotsa ahalik eta gehien erabiltzen zen.

Hitzordua, gaur, urriak 28, 20:00etatik aurrera, Arriagako Gelatxoen baitan.

Sarrerak 8 eta 12 euro artean salgai daude www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoan edota antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.